miércoles, 17 de noviembre de 2010

KAP 03: hasierako azterketa gehigo


Poliki poliki aurrera doa egiten ari naizen azterketa. Eskala ezberdinak lantzen ari naiz, aurrekoan eraikin bakoitzaren fitxa izan zen eta oraingoan orube guztia hartuko duena eta baita Ultzama osoa aztertzeko balioko duen beste bat.
Oraingoan aztergai nagusiak distantziak (ibilbide, denbora, irisgarritasuna...) eta funtzioak (errepikapenak, gertuko zirkulazioak...) izan dira.

Lehenengo irudian teorikoki (altuera ezberdintasuna alde batera utzita) ordu laurden batean bai bizikletaz eta bai oinez ibiliko litzatekeen eremua markatzen da, bai eta herri ezberdinen artean dauden bideak ere, nahikoak ez direla nabarmenduz. Hala ere esan bezala hau ez da guztiz zehatza, nahiz eta zirkuluaren barnean egon, zenbait herritatik "nire eremura" joatea 15 minutu baino gehiago kostatzen da.

Bigarrena gertuko eremuan zentratzen da. Poliki poliki lortutako zenbait plano azaltzen dira (bide batez eskerrak eman udaletxeko langileei), eraikin bakoitzaren oinak direnak. Bertan ematen diren funtzioak zerrendatu ostean, hauetako asko errepikatzen direla ikusten da, inongo beharrik gabe, beraz kontutan hartu beharreko zerbait izango da nere proiektuan, gainera, iruditzen zenbait funtzioren "elkarbanatze" horrek on egingo diola eremuri, batasuna emango diola.


Besterik ez..... Oraingoz!





No hay comentarios:

Publicar un comentario