lunes, 27 de septiembre de 2010

KAP 01: proiektua badugu


Parece que la cosa va de aceras....


Dagoeneko erabakia hartua dago, beste behin komentatutako aukeren artean, Ultzamako zerbitzu gunea lantzea erabaki dut.

Alde batetik isolamendu hori gainditu beharko da inguruko herriekin loturak estutuz eta jendearen hurbilketa erraztuz.

Bestetik, eraikin hauen artean osatzen den espazio "publiko" exkaxa berrantolatu eta benetan erabilgarria izango den plaza eta espazio bat proposatu.

Azkenik eraikin publiko bat egin (oraindik erabat zehaztu gabe bere funtzioa) eta aldi berean, dagoeneko dauden eraikinen arteko loturak bermatzeko baliatu.

Lan dexente aurretik baina badut zerekin hasi! poliki poliki, bertako beharrak aztertzen joan ahala proposatuko dudan eraikin publiko horren programa zehazten joango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario