domingo, 26 de septiembre de 2010

Ultzamako eguna: HAMALAUEK BAT!!


Aurten ere bailarako eguna ospatuko da ta oraingoan niri tokatu zait eguneko kartela egitea. Hemendik gutxira kalean izango denez, hemen jarri eta honen inguruko azalpenen bat emateko aprobetxatu egingo dut.

Helburua, inor kanpoan utziko ez duen kartela egitea izan da eta herri guztien (14 herri bailara bat osatuaz, aldi berean, hamalau pieza irudi bat osatuz) garrantzia azpimarratzea egun berezi hontan.
Haur, gazte eta helduentzako ekintzak izango dira eta denen parte hartzea beharko da eguna aurrera eramateko. Hau dela eta irudia gende talde bati bakarrik ez lotzea bilatu da, honengatik haurren puzzle (edo jokuak) gaztearen irudia eta heldua puzzlea osatzen, denen artean Ultzamako eguna osatzen.
Ultzamar guztiak gonbidatuta daude eta baita kanpokoak direnak ere (erabat osatu gabeko puzzleak erakutsi nahi duen bezala).

Horrela ba, egun berezia izango delakoan eta ULTZAMALDIAren (herri bakoitzak talde bat osatu eta errelebo lehiaketa) hirugarren edizioan partehartze polita izango delakoan agurtzen naiz.

Informazio gehiago nahi duenak www.ultzamakoeguna.net webgunean lor dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario